Garaipen garrantzitsua Añorgaren aurka

Gipuzkoako Taldekako Txapelketaren 2. txanda 3.5-0.5 emaitzarekin amaitu zen Deporreko xake taldearentzat. Emaitzak dioen bezala erraz nagusitu ziren eibartarrak Donostiako taldearen aurka. Maykel Hernandez, Jose Luis Amado, Haritz Garro eta Diego Olmo izan ziren eibartarren aldetik jokatu zutenak eta Diegok berdinketa eta gainontzekoek irabazi egin zituzten euren partidak.

Datorren asteko partidei begiratuz, Lehenengo Mailako taldeak Donostiara egingo du bisita bertako C.D.Fortuna B taldearen aurka partida jokatzeko.

Hirugarren Mailako taldeak Azkoitiko Anaitasuna-Kakute B hartuko du Deporren datorren larunbatean 16:00tatik aurrera.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.