Archivo por días: 25/09/2006

XVI Groseko Txapelketa Irekia

Julen Garro vs. Aitor Arroitajauregi

Julen Garro vs. Aitor Arroitajauregi

Deporreko xake jokalarien denboraldia joan zen astean hasi zen
Donostiako Gros Xake Taldeak antolatutako XVI Txapelketa irekiko
partehartzearekin.

Haritz Garro, Diego Olmo eta Edu Olabe gazteak ari dira txapelketa
jokatzen, eta orain artean txapelketa bikaina burutu dute. Jokatutako 5
partidetan, 3.5 puntu lortu dituzte Haritz eta Diegok eta 2 Eduk.
Hirurek ere partida bikainak jokatu dituztelarik. Txapelketak 9 txanda
izango ditu eta datorren ostiralean bukatuko da.

Larunbatean, bestalde, Grosen bertan egun osoko partida azkarren
txapelketan parte hartuko dute klubeko jokalariek.

Urriaren erdialdean Gipuzkoako Bakarkako Txapelketak jokatuko dira, eta
klubeko jokalariek Gorengoen, 2., 3. eta kadeteen mailetako
txapelketetan hartuko dute parte.

Bestalde, aipatu inork xakean jokatu nahi badu, Deporren biltzen garela
ostiraletan arratsaldeko 18:00tatik aurrera.