Asteburu eskasa Eibarko taldeentzat

Denboraldiaren hasieran, bi helburu argi genituen. Gorengoen mailan mantentzea zen lehenengo taldearen helburua, eta bigarren mailara igotzea bigarrenarena. Helburu bi hauek ezin izan ditugu bete. Alde horretatik negatiboa izan da denboraldia. Beste alde batetik, ostera, pozik egoteko moduan gaude geneukagun guztia eman baitugu helburu hau lortzeko saiakeran, eta oso ondo pasatu baitugu partidak jokatzen. Pena bat izan da baina ezin gara burumakur gelditu, ezta gutxiagorik ere. Hurrengo urtean gogo gehiagorekin saiatuko gara.

Aste honetan Gorengoen Mailan 1.5 – 2.5 galdu genuen Tolosa-Ibarra talde gogorraren aurka. 3.mailan, bestalde, jardunaldi erabakiorrenean 2.5 – 1.5 gailendu ginen. Gorengoen mailan Emiliok galdu egin zuen. Aurten 1.tableroan egoteak dakarren galerak pairatu ditu eta ezin izan ditu puntu askorik atera, baina gogor lan egin du eta ezin da ukatu meritu izugarria duela, aurkari oso gogorrak tokatu baizaizkio. Aste honetan bere “instinto basikoak” failatu egin zion, eta peoi bat galdu ondoren ezin izan zuen ezer egin partidari buelta emateko.

Bigarren tableroan, bestalde, Jon Aranak berdinketa eskuratu zuen. Irekigunean peoi baten abantaila lortu ostean, ezin izan zuen abantaila hori aurrera eraman eta denbora luzean gogor saiatu ondoren berdinketarekin konformatu behar izan zuen.

Manolo, berriz, egoera berdintsuan egon zen. Peoi baten abantailarekin, aukera asko ikusten nizkion nik. Bere aurkariak, ordea, atake bortitz bat bideratu zuen, sakrifizio eta guzti, eta azkenean irabazi egin zuen.

Azkenik, nire partida bitxi samarra izan zen. Lehenik eta behin, nire aurkariaren lehenengo jokaldia g4 izan zen. Sekulako sustoa eraman nuen. Geroago, kalitatea eskuratu nuen, eta pieza ugari aldatu ondoren ni gaztelua eta h-ko peoiarekin geratu nintzen, eta bera zaldiarekin. Asko kosta zitzaidan irabaztea.

Hirugarren mailan, Diegok India de Rey batekin txikitu zuen arerioa. Beste hainbeste egin zuen Eduk, Irekigune Italiar batean. Mikelek berdindu egin zuen guztiz galduta zeukan posizioa (bestetan alderantziz gertatzen zen), eta Julenek galdu egin zuen xake mate bat ez ikusteagatik.

Datorren astean Eduk, Julenek, Mikelek eta Aitorrek zita bikoitza dute Donostian, Gipuzkoako Txapelketak hain zuzen ere. Larunbatean indibiduala, eta Igandean taldekakoa.

Zorte ona opa diet laurei.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.