Bi taldeek galdu zuten asteburuan

Deportiboko Xake taldeek galdu egin zituzten larunbatean jokatutako
partidak. Gorengoen mailako taldeak 0.5-3.5ko emaitzarekin galdu zuen
Idiazabal A taldearen aurka eta zaildu egin du, bi txandaren faltan,
Gorengoen mailari eustea. Sailkapenean azken postuan dira eibartarrak bi
txandaren faltan, eta zaila izango da mailari eustea. Larunbatean,
Emilio Freire, Jon Arana, Manolo Lopez eta Haritz Garrok jokatu zuten,
eta Haritzen bakarrik lortu zuen partida berdintzea. Datorren asteburuan
Beasainen dute partida, Alfil A taldearen aurka.

Hirugarren mailako taldeak ere estropozu egin du bigarren mailarako
bidean, La Salle C taldearen aurka 0.5-3.5 galdu ostean. Igoera faseko
taldeko liderrak talde indartsua aurkeztu zuen Eibarren, eta Julen Garro
izan zen berdintzen bakarra, Diego Olmo, Aitor Arroitajauregi eta Mikel
Baenak galdu egin zuten. Hala ere, eta beste taldeen emaitzak kontuan
izanik, sailkapenean hirugarren daude (igoera postuan), Atletiko Zaleak
bergararrengandik puntu erdira. Datorren astean Easo D taldeari egingo
diote bisita Donostian.

Bestalde, Euskal Xake Federakuntzak, Euskadiko Jubenil eta Kadeteen
txapelketak Eibarren jokatuko direla konfirmatu du. Txapelketok
Unibertsitate Laboralean jokatuko dira apirilaren 18tik 22ra. Kadeteen
txapelketan Deporreko bi xakelarik hartuko dute parte, Haritz Garro eta
Diego Olmok.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.