Archivo por días: 27/02/2006

Berdinketa, garaipena eta Bigarren mailara bidean

Binako berdinketa besterik ezin izan zuen lortu Gorengoen mailako
taldeak Hernaniren aurka. Manuel Lopezek partida irabazi, Emilio Freire
eta Jon Aranak berdindu eta José Luis Amadok galdu egin zuten
larunbatean jokatutako partidan. Horrenbestez 8. dira eibartarrak 12
punturekin eta 4 txandaren faltan.

Hirugarren mailako taldeak aldiz, lehenengo honetako nagusitasuna berriz
ere argi utzi du, Anaitasuna Kakute taldeko azkoitiarrak 3-1eko
emaitzarekin menpean hartuz. Haritz Garro eta Diego Olmok irabazi eta
Edu Olabe eta Mikel Baenak berdindu egin zituzten euren partidak.

Sailkapenean lehenengo postuan gelditu dira eibartarrak 17 punturekin,
bigarren Atletiko Zaleak (Bergara) 16.5 punturekin, hirugarren
Ibarra-Tolosa B 13 punturekin eta Gros H 9.5ekin.

Orain, eta beste 4 asteburutan zehar, Hirugarren mailako beste taldeko
lehenengo 4 taldeen aurka igoera Play-Offa jokatu beharko dute. Play
Offa, datorren astean Irungo La Salle B taldeari bisita eginez hasiko dute