Berdinketa bikoitza

Emaitza berdina lortu zuten Deporreko bi taldeek Gipuzkoako taldekako
txapelketaren 6. txandan. Gorengoen mailako taldeak Andoainera bisita
egin eta binako berdinketa ekarri zuen etxera, Jon Aranaren garaipena,
Manuel Lopez eta Haritz Garroren berdinketa eta Emilio Freireren
galtzearekin. Ondorioz 10. postuan daude eibartarrak 10 punturekin,
9.arekin berdinduta, eta Gros B liderrarengandik 8 puntura. Datorren
asteburuan Hernani hartuko dute etxean, ligako azken sailkatua.

Hirugarren mailako taldeak ere binako berdinketa egin zuen Bergaran,
Diego Olmok galdu zuen partida bakarra, Aitor Arroitajauregi eta Mikel
Baenak berdindu eta Julen Garrok irabazi. Horrenbestez, lehenengo fasea
bukatzeko ihardunaldi baten faltan, lidertzan daude eibartarrak 14
punturekin eta datorren astean Azkoitiko Anaitasuna-Kakute taldea izango
dute aurkari. Gainera, 2. mailara igotzeko Play-offa jokatzeko
sailkatuta daude jadanik matematikoki.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.