Archivo por días: 01/02/2006

GAZTIAK DAKAUZ!!

Gogoratzen zarie zelan esan netzuen lehenaoko kronika baten ekipuan dakauzen gaztiak pozak emango zezkuezela? Hasi dira ba horretxetan.

Pasautako astebukaeran preferente mailan Haritz Garrok debuta eiñ zeban Groseko B taldian kontra eta berak bakarrik lortu zeban irabaztia. Kontrarixoren bateri ikusi netzan arpegi arraruak ipintzen esan zetzenian Haritzek irabazi zebala, baina ulertzekua da, oiñdiokan ez dabe ezautzen eta. Guk, ez genduan sorpresa moruan hartu, badakigulako zenbat izarditxu bihar dan Haritzeri irabazteko.

Bestiok, teorixan “beteranuak” garanok, ez gabiz fiñ. Emilio, hortxe hortxe dabil, jente onan kontra jokatzen eta sufritzen. Taldeko lelengo postuan jokatzen dabil eta pasautako urtian baino ardura gehixaokin ikusten jako. Manolo (hau bai benetako beteranua eta ez beste ume-mokuok) eskas dabil; juan zan urtian sekulako partida onak jokatu zittuan, baina aurten ez da oiñdiokan espabilau. Eta ni be, ez nao koetiak botatzeko moduan; oiñ arte, kontrarixuendako Olentzero morokua izan naiz: oparixak eiñ da eiñ.

Aurtengo denboraldixa ez da samurra izango, eta telebistan esaten daben bezela “jeitsierako mamua” kokotan atzian dakau. Mikel, igual juan zan urteko latigua berriro pasiora atarako bihar dozu!!

Jon Arana