Gipuzkoako Taldekako Txapelketa – 1go txanda

Joan zen larunbatean, urtarrilaren 14an hasi zen Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketa, Eibarko Klub Deportiboko 2 talderen partehartzearekin.

Gorengoen mailako taldeak Errenterian hasi zuen txapelketa, Fomento-Beraun C taldearen aurka 3.5-0.5 galduz. Eibartarren taldea Emilio Freire, Jon Arana, Manuel López eta Diego Olmo gazteak osatu zuten, nabarmentzekoa da Diegoren lehenengo partida izan dela hau Gorengoen mailan. Hala ere Jon Aranak bakarrik lortu zuen bere aurkari Arkaitz Arrietaren aurkako partida berdintzea.

Hirugarren mailako taldeak aldiz, ezin hobeto hasi zuen txapelketa Billabonara egindako bisitan. Haritz Garro, Julen Garro, Aitor Arroitajauregi eta Edu Olabek osatutako taldeak 3.5-0.5 garaitu zuen Billabona B taldea, Julen Garrok partida berdindu eta gainontzekoek partida irabazi zutelarik.

Datorren astean talde biek etxean jokatuko dituzte euren partidak, Gorengoen mailakoak Donostiako Gros C taldea hartuko du, mailako talderik gazteenetakoa, jokalari gehienak 20 urtez azpikoak baititu. Hirugarren mailako taldeak, aldiz, Arrasate-San Andres D taldea hartuko du.

Partidak, larunbatean jokatuko dira 16:00tatik aurrera Eibarko Klub Deportiboaren egoitzan.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.