Asteburu bikaina Eibarko Klub Deportiboko xakelarientzat

Larunbatean Donostian jokatu den 2. mailako txapelketan, Jon Arana eta
Diego Olmo Deporreko ordezkariek Iban Retegi eta Sergio Lanz garaitu
zituzten, sailkapen nagusian 2. eta 3. postua lortuz, 5.5 eta 5. puntu
lortuz. Ondorioz, eta txapeldun gelditu den David Garridorekin batera
1go mailarako igoera lortu dute.

Igandean bukatu zen Gipuzkoako 16 urtez azpikoen (Kadeteen) txapelketan,
Diego Olmo eta Haritz Garro eibartarren arteko partida berdinketarekin
bukatu zen, eta sailkapenean 2. eta 3. postuak lortu zituzten 5.5 eta 5
punturekin, hurrenez hurren. Ondorioz, eta Iban Retegi txapeldunarekin
batera, Aste Santuan jokatuko den Euskadiko 16 urtez azpikoen txapelketa
jokatzeko txartela lortu dute. Julen Garro eta Aitor Arroitajauregik ere
parte hartu dute txapelketan, 2 eta 1.5 puntu lortuz.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.