Euskadiko Kadeteen bakarkako txapelketa jokatu da martxoaren 31tik apirilaren 2ra Eibarko Unibertsitate Laboralean. Hori dela eta Euskal Xake Federakuntzak bi plaza eskeini zizkigun, kadete eta jubenil mailetan. Baina jubenilik ez genuenez, kadeteetan eman zizkiguten plaza biak.
Plaza horiek Haritz Garro eta Diego Olmok bete dituzte eta txapelketa ona eginez gainera. 21 jokalaritik, 6. gelditu da Haritz, 3.5 punturekin, eta 11. Diego, 3 punturekin eta 7.arekin berdinduta.
Partida onak ere jokatu zituzten, bigarren txandan Sergio Trigoren aurkako partida irabazita eduki zuen Diegok, Sergio 2. sailkatua izan da eta txapelketako rankingeko lehenengoa zen.
Zorionak bada bioi, ea orain datozen eskolarteko txapelketetan zorte hobea duzuen !!
Informazio gehiago: AjedrezVasco.com, Euskal Xake Federakuntza, Gipuzkoako Xake Federakuntza, Diario Vasco eta El Correo