Korrika Kulturala: xake txapelketa Ermuan

Martxoaren 13an, igandea, Ermuan izan gara Korrika kulturalaren barruan Ermutarrak Xake Taldeak antolatzen duen txapelketan. Eibartik 3 nagusi eta 6 gazte joan gara eta azkenean 35-40ko emaitzarekin txapelketa irabazi egin dugu.

Eibartarron espedizioa Jose Ricardo Gomez, Emilio Freire, Mikel Larreategi, Haritz Garro, Julen Garro, Edu Olabe, Asier Belategi, Aitor Arroitajauregi eta Mikel Baenak osatu dugu, eta Ermuko jokalariekin batera arratsalde atsegin bat pasatu dugu jendez beterik zegoen Ermuko plazan.

Azkenena txapela guretzat izan da eta garaikurra klubean daukagu nork eramango duen erabaki arte, klubean ez baitaukagu trofeoak gordetzeko lekurik.

Argazki gehiago ikus ditzakezu hemen

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.