Archivo por días: 16/02/2005

Billabona B – C.D.Eibar B

Otsailaren 12an, larunbata, Deporreko B taldeak Billabonan jokatu zuen bere asteroko partida bertako B taldearen aurka. Diego Olmo, Haritz Garro, eta argazkiaren eskuma aldean agertzen diren Aitor Arroitajauregi eta Asier Belategik jokatu zuten Deportiboaren aldetik. Billabona ordezkatzen, Juanjo Villena, Aitor Alkorta, Julen Clarke eta Pablo Balerdi izan ziren.

Partidak 18:00tarako bukatu ziren eta Aitorrek bakarrik galdu zuen bere partida. Ez zegoen oso pozik, baina ulertzekoa da, jokatzen duen lehenengo partida ofiziala izanda irabazi nahi izatea. Hala ere talde guztiak oso ondo jokatu zuen, eta Diego, Julen zein Asier-en partidak onak izan ziren. Aitorrek ere ondo jokatu zuen, baina erratu egin zen jokaldi bat egiterakoan eta bere aurkariak aprobetxatu egin zuen aurkeztu zitzaion aukera, partida irabazteko.

Asteburuan Arrasate aurkari nagusi

Larunbatean Arrasatern aurka jokatuko dute eta igandean Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren Arrasateko zonaldeko txapelketara joango dira, Donostiako finalean izateko leku bila.

Zorte on guztioi