Denok dantzara Euskal Jaian Deportiboaren 100. urteurrena ospatzeko

Eibarko dantzariak Euskal Jaian 2015. urtean. Argazkia: Iñaki Zugasti

Datorren urtean, Eibarko Klub Deportiboak 100 urte beteko ditu eta hori dela eta 59. Euskal Jaia berezia izango da. Kezka Dantza taldekook urteurrena dantzan eta txistua jotzen ospatzeko asmoa dugu. Horregatik, Eibarko dantzari eta txistulari guztiei, belaunaldi eta garai guztietakoei, dei egiten dizuegu datorren maiatzaren 26an, 59. Euskal Jai egunean, plazan denok elkarrekin jarduteko. 

Beraz, inoiz dantzan edota txistua jotzen aritutakoa bazarete, berriro plazara irteteko gonbidapena egiten dizuegu hemen. Parte hartu nahi duzuenok izena emateko hainbat bide dituzue:

  1. Sartu lotura honetan eta bete inprimakia.
  2. Bete Eibarko Klub Deportiboan utziko ditugun inprimakiak.
  3. Idatzi Whatsapp bidez Kezka Dantza taldearen zenbaki honetara: 605 711429 (izen-abizenak, telefono zk, emaila eta dantzaria ala txistularia zaren).

Dantzariak

Iribasko ingurutxoa, Imotz eta dantza-soltea dantzatuko dira, eta nahi duenarentzat entsegu-egunak antolatu dira: zenbait ostegun, ostiral eta larunbatetan, norberak ahal edo nahi dituen egunetan etortzeko. Entsegu guztiak Errebalen izango dira. 

Ostegunak (19:30)Larunbatak (10:30)Ostiralak (19:00)
Urtarrilak 11Urtarrilak 27
Otsailak 15Otsailak 24
Martxoak 14Martxoak 16
Apirilak 11Apirilak 20Maiatzak 10
Maiatzak 4Maiatzak 17

Txistulariak

Txistulariek, batetik, txistu-poteorako biribilketak joko dituzte eta, bestetik, dantzarako betiko kantuak. Entsegu-egunak oraindik zehaztu gabe dauden arren, martxotik aurrera izango dira, Errebalen horiek ere. 

Informazio hau guztia eta aurrerantzean argitaratzen joango garena, Kezka Dantza taldearen webgunean aurkituko duzue, honako helbide honetan:

http://deporeibar.korpoweb.com/kezka/euskal-jaia-2024-depor-100/

Izena eman duzuenei, urtarriletik aurrera whatsapp bidez helduko zaizue informazioa. 

Eibarko Klub Deportiboaren 100. urteurrena denok batera ospatzeko desiatzen gaude. 

Animatu eta etorri gurekin dantzara edota txistua jotzera!