Euskadiko Txirrindularitza Federazioak, arautegiari jarraiki, Lehendakari Txapelketako lasterketetan junior mailako txirrindularien partehartzea baimendu du (23 urtez azpiko taldeekin ‘stagiare’ edo formakuntzako txirrindulari moduan) uztailaren 1etik aurrera.
Eibarko Klub Deportiboak, haren printzipioei jarraiki eta harrobiaren formakuntzarako lagungarri izango delakoan, Zumaiako Txirrindulari Elkartearekin eta Club Ciclista Irunés-ekin elkarlanerako akordioak sinatu ditu. Guztira 6 izango dira taldearekin batera 23 urtez azpiko kategorian debutatzeko aukera izango duten txirrindulariak: Viveros San Anton – Mardu taldeko Aratz Unanue eta Beñat Sainz; eta Ipar Maquina – Dimaq taldeko Iker Villasante, Oier Ugartemendia, Peru Garro, eta Arri Atondo.




Utzi erantzuna