Maiatzaren 8tik aurrera eta igandera arte taldeak lau lehiaketa eguneko erronkari aurre egingo dio, larunbatean 51. Bidasoa Itzulia bukatuko dela eta igandean 54. Valenciagaren Oroitzarrea lehiatuko delarik.
Lehenengoa Jaizkibel lekuko izango duen prologo batekin hasiko da, eta ondorengo bi egunetan etapa bana lehiatuko da Berako eta Irungo helmugekin. Taldeko Mikel Irigoien beratarrak aurtengo edizioan 1 zenbakia eramateko aukera izango du, bere herriko helmuga helburu duela.
Bigarrena berriz egutegiko lasterketa berezienetakoa zaigu, etxean gure irudia erakusteko aukera paregabea baita. Igande goizean zehar errepidera ateratzera animatzen zaituztegu, emozioa faltako ez delaren ziurtasunarekin.
Bidasoako Itzulirako taldea | Valenciagaren oroitzarrerako taldea |
Xabat Manso Kepa Lecuona Haritz Otaegi Iker Atxaga Gorka Arruti Iker Ugartemendia Mikel Irigoien | Haritz Otaegi Iker Atxaga Ganix Ormazabal Aritz Esnaola Gorka Arruti Mikel Irigoien Xabat Manso |
Utzi erantzuna