Asteburuan taldeak bi frente izan ditu zabalik, Clásica Ciudad de Torredonjimenon (Espainiako Kopa) eta Amorebietako Udaberriko Klasikan (Euskaldun Txapelketa) izan delarik. Taldeak haren lehiakortasuna agerian utzi du aipatutako bietan ihesaldietan maillota erakutsiz.
Torredonjimenon, Gorka Arrutik eguneko lehen kilometroak kubritu zituen ihesaldia hartu zuen Bloch (Brocar-Alé) eta Baptistarekin (Technosylva) batera. Locubíneko eta Valdepeñaseko mendateek haien lana egin zuten ordea, ihesaldia bertan behera utzi eta Garaipena Bilyi-ri (Cortizo) emateko. Xabat Manso izan zen taldeko onena helmugan, hautatuen taldean helmugaratzeko gutxi falta izan zitzaiolarik.
Amorebietan, Ganix Ormazabal izan zen taldeko lehen sailkatua, honek ere eguna ihesaldian igaro ostean. Hasieran 20 txirrindulariko taldea izan zen arren, lehen Montecalvoko igoerak taldea 9 txirirndularira murriztu zuen, eta tropela ihesaldia azkeneko igoeran harrapatu zuen.




Utzi erantzuna