Pasa den asteburuko sentsazio onekin, taldeak bi lasterketa lehiatuko ditu igande goizean, bi frente ezberdinekin. Talde erdiak Espainiako Koparako puntuagarria den Ciudad de Torredonjimeno Klasikoa (165km, 2600m+) lehiatuko duen bitartean, best erdiak Euskaldun Txapelketarekin jarraituko du Zornotzan (120km, 1800m+).
Jose Maria Martin (Extremadura Pebetero) eta Cesar Perez (Finisher/Kern Pharma) dira sailkapen nagusiko goreneko postuetan dauden elite eta 23 urtez azpiko lehen txirrindulariak, hurrenez hurren. Horrela, taldeak lehiatuko duen bigarren Kopako jardunaldia izango da hau, Aiztondo Klasikoaren ondoren.
| Torredonjimenoko Klasikorako taldea | Amorebietako Euskaldun Txapelketarako taldea |
| – Auritz Mendia – Xabat Manso – Iker Ugartemendia – Gorka Arruti – Mikel Irigoyen – Iker Atxaga – Haritz Otaegi | – Oier Urkiola – Ander Buendia – Kepa Lecuona – Ganix Ormazabal – Aritz Esnaola – Haritz Pradera |



Utzi erantzuna