Pasa den asteburuan taldeko txirrindulariek hitzordu bikoitza izan zuten, larunbatean Markina-Xemeingo SF-Haitzasko Oroimenezkoa eta igandean Gorlako Igoerako 50. edizioa lehiatuz.
Gorlako Igoera Estatuko egutegiko probarik garrantzitsuenetarikoa izaki, protagonismoa lortzea izan zen helburu nagusietariko bat. 24 txirrindulariz osatutako eguneko ihesaldian EKD-ko 4 txirrindulari izan ziren, momentuoro aurpegia emanez. Lasterketa anbulantzia faltagatik gelditu behar izan bazen ere, ez zuen garaipenaren lehia baldintzatu, eta Manso izan zen taldeko txirrindularirik onena helmugan Asentzioko jaitsieran zulatua izan ostean.
Taldea asteburu honetako lasterketei begira dago jada, igandean frente bikoitza izango duelarik: talde erdia Torredonjimenoko Espainiako Kopan izango da, eta beste erdiak Euskaldun Txapelketako Amorebieta saria lehiatuko du.
Utzi erantzuna