Archivo de la etiqueta: Squash

Fernando Valenciano hil da

Atzo, martxoak 8, hil zen gure lankide eta lagun Fernando Valenciano Yebra.
Larritasunik gabeko ebakuntza baten ostean, zoritxarrez, zaildu egin zen, eta, hainbat egunez UCIn egon ondoren, goizeko zortzietan hil zen.
Laguna, kolaboratzailea, adiskidetzailea, lagunen lagunak …, ez genuke inoiz amaituko, baina, batez ere, kirolaren maitaleak.
Klubetik, Squasheko Batzordetik eta Euskal Herriko Squasheko esparru guztietatik, gure doluminak familiari eta gertukoei.

Goian bego.

«EIBAR HIRIA» XIV. Squash Txapelketa

Datorren asteburuan, Hilean 9 eta 10 ean, Eibarko Klub Deportiboak «EIBAR HIRIA» XIV. Squash Txapelketa antolatuko du Ipurua Kiroldegian.

Momentuz, 32 jokalari Gizonezko Mailan eta 8 Neska daude apuntauta.

Ostiralean, arratsaldeko 18:00 tan hasiko da Txapelketa, eta jokalari guztiok bi partidu jolastuko dituzte.

Hauek izango dirá Ostiraleko ordutegiak:

Larunbat goizean jarraituko da txapelketa eta behar diren partidu guztiak jolastuko dira sailkapen osoa erabakitzeko. Neskak 09:45 tan hasiko dira jolasten.

Azteazkenean, hilean 7 an, ordutegi guztiak jarriko ditugu web gunean, eta finaleko ordutegiak jakinarazi dizkizuegu.