Alberto Ferreiro, Hirugarren Oporton
Joan den asteburuan, urtarrilaren 16, 17 eta 18an, Europako Squash Federazioaren zirkuituko Beteranoen Txapelketa egin zen Porto hirian.
Alberto Ferreirok 50 urte baino gehiagoko mailan parte hartu du, eta finalerdietara arte, bere partida guztiak irabazi zituen 3-0eko emaitzarekin.
Finalerdietan, David Ayerst Irlandako jokalaria izan zuen aurkari, Europako sailkapeneko bosgarren postuan dagoena, eta txapelketako ranking onena zuena.
Albertok 3-1 galdu zuen partida estu batean, 11-8, 9-11, 11-6, 11-4.
Hirugarren eta laugarren posturako lehian, Albertok beste jokalari irlandar bati irabazi zion, Philip Colemani, 3 joko hutsengatik



Deja una respuesta