Alberto Ferreiro txapeldun Porton ospatutako Europako Zirkuituko beteranoen txapelketa batean.

Pasa den asteburuan, jokalari eibartarra Portora joan zen aipatu txapelketa jokatzera.
Porton egiten den txapelketa Europako txapelketa onenetakoa da. 210 jokalari lekualdatu ziren, kategoria guztietan banatuta.
Albertoren kategorian 14 jokalarik hartu zuten parte eta bera zen bigarren zerrendaburua.
Albertok joko bakarra eman zuen bere partida guztietan: frantziar bati bigarren kanporaketan, poloniar bati finalerdietan, eta galiziar bati finalean irabazi zien.
Horrela, Alberto, gaur egun, 45 urte baino gehiagoko Europako Rankingeko zortzigarren postuan, hainbat postu igoko da, eta, ziurrenik, lehen bosten artean egongo da.
Deja una respuesta