JOEL EREANSUSek , berriz TXAPELDUNA izatea lortu zuen
Joan den asteburuan, irailaren 20 eta 21ean, Eibarko Klub Deportiboak Euskadiko Squash Txapelketa antolatu zuen Ipuruako Kiroldegian.
Asteburu osoan jokatutako partiden maila oso ona izan zen, Rankingeko lehen zortzi sailkatuetatik zazpik txapelketan parte hartu baitzuten. Guztira Euskal Herri osoko 24 jokalarik hartu zuten parte.
Squasheko belaunaldien arteko erreleboa iristen ari da, izan ere, Euskal Ligako azken bi txapelketak Joel Eransusek irabazi ditu, 19 urteko C.D. Amayako jokalari nafarrak.
Finalean izan duen aurkariak, klub bereko Adrian Belokik, 21 urterekin, aipatutako erreleboaren teoria berresten du.
Bestalde, Deporreko bi jokalarik parte hartu zuten txapelketan. Alberto Ferreirok laugarren postua lortu zuen eta Sergio Salgadok zazpigarrena.
Hurrengo hitzordua Baionan izango da, Euskal Herriko Txapelketa, eta Probintziako Selekzioen arteko Txapelketa izango da. Bertan, litekeena da Deporreko jokalariren batek Gipuzkoako selekzioarekin parte hartzea.
Deja una respuesta