Alberto Ferreiro Azpitxapeldun

«Spanish Masters 2024» (Beteranoen Europako Ligako irekia)

  1. Neil Macarron (Ireland)
  2. Alberto Ferreiro (EKD)
  3. Jarosław Terlecki (Poland)

Joan den ostiralean, martxoak 15, hasi zen Europako Beteranoen Ligako Irekia. Oraingo honetan Santiago de Compostelan ospatzen zen, «Squash Santiago» Klubean
Beteranoen Europako zirkuitua hainbat kategoriatan jokatzen da adinaren arabera, eta Albertok parte hartu zuen kategorian, 45 urtetik gora, 14 jokalarik hartu zuten parte. Kategoria desberdinak 35 urte baino gehiagokoarekin hasten dira.

Albertok 3-0 irabazi zuen final-zortzirenetan Madrilgo jokalari baten aurka. Final-laurdenetan Kanariar Uharteetako jokalari bati 3-1 irabazi zion eta finalerdietan Portugalgo Andre Limari 3-1.

Finalean, Irlandako jokalari baten aurka jokatu eta galdu zuen, 45 urte baino gehiagotan Europako egungo txapelduna eta munduko txapeldunordea dena.

Horrela, Albertok bigarren postua lortu zuen txapelketan.


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *