Archivo por meses: enero 2023

2023ko Portoko beteranoen txapelketa

Alberto Ferreirok zazpigarren postua lortu zuen

Joan den asteburuan, urtarrilaren 20, 21 eta 22an, Beteranoen Europako Squash Zirkuituko txapelketa garrantzitsuenetako bat ospatu zen Porton.


Txapelketa hainbat kategoriatan jokatzen da, parte-hartzaileen adinaren arabera. Albertok 45 urtetik gorako kategorian parte hartu zuen eta guztira 21 jokalariren 7. postua lortu zuen.


Albertok ezin izan zuen bere mailarik onenean lehiatu, duela aste batzuetatik bizkarrean pairatzen ari den arazo batzuen ondorioz.

Gabi Merchan (Córdoba Let Squash) vs Alberto Ferreiro EKD / CDE

XX. «VASCO-NAVARRO» SQUASH TXAPELKETA

Sergio Salgadok eta Alberto Ferreirok ezin dituzte final-laurdenak gainditu XX «Vasco Navarro Txapelketan»

Klubeko bi jokalariek 3-0 galdu bazuten ere, partidak oso parekatuak izan ziren.
Gaur egun, eta txapelketa honetan lortutako puntuak kontuan hartu gabe, Sergio Salgado Euskal Sailkapeneko 10. postuan dago eta Alberto 4. postuan.

Euskal Ligako hurrengo txapelketa otsailaren 24an eta 25ean izango da, Gasteizen.