FERREIRO Azpitxapeldun eta SALGADO Hirugarren sailkatuta, Euskadiko Txapelketa Nagusian

Taldeko hiru jokalari joan ziren Gasteizera Euskadiko Txapelkea nagusia jokatzera. Eta emaitzak ez ziren txarrak:

Miguel Cabanillasek lehenego partidua irabazi zuen eta azkenik, hamabigarren postuan geratu zen.

Sergio Salgado eta Alberto Ferreirori tokatu zitzaien elkarrekin jolastea Finalean postu bat lortzeko, Azkenik, Alberto Ferreirok lortu zuen garaipena 3-0 irabaziz.

Beste Finalaurrekoan , David Marinek (Iruñako Oberena Klubetik) eta Mikel Elizaldek (Iruñako San Juan Klubetik) jokatu zuten beste interesgarri partidu bat.
Davidek garaipena lortu zuen 3-1 irabazi eta gero.

Larunbateko arratsaldean, David Marin eta Alberto Ferreiro, bi parte-hartzaileak txapela lortzeko lehian ari izan ziren.

Zoritxarrez, taldeko Alberto Ferreirok ezin izan zuen laugarren txapela ekarri Eibarrera. Galdu zuen finala 3-0 aurreko partiduak, zemifinala barne, oso gogorrak izan zirelako.

Hala ere, taldeko jokalariak oso pozik geratu ziren lortutako emaitzengatk.


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *