Josu Gallastegi Bigarren eta Sergio Salgado Hirugarren Gasteizko Txapelketan

Finalistak: Aitor Yanguas vs Josu Gallastegi

Pasa den asteburuan, Euskadiko squash txapelketa berri bat ospatu da Gasteizen. Bertan, Eibarko Klub Deportiboko bost kide agertu ziren eta ondoren agertzen direnak dira haien emaitzak:

-Aitor Sanchezek, koadro nagusiko lehen partida galdu zuen David Gancedoren aurka 3-0. Kontsolazioa jokatzera pasatu zen eta bertako partida erraz irabazi ostean final laurdenetan porrot egin zuen.

-Miguel Cabanillasek, bere lehen erronda gainditu zuen, 3-1 eko markagailuarekin, nahiz eta Josu Gallastegiren aurka galdu final zortzirenetan 3-0. Azkenean, hamargarren postuan gelditu zen.

-Patxi Zuluetak, bere lehen bi norgehiagokak irabazi zituen emaitza berdinekin, 3-0, bere aurkariak, Mica eta Jon Diez izan zirelarik. Gero, final laurdenetan amore eman behar izan zuen Alberto Baquedanoren kontra 3-1 eko partzialekin.

-Sergio Salgadok, bere lehen hiru partidak, erosotasun guztiz gainditu zituen, Ainhoa, Diego eta Iagobaren aurka. Final erdietan, Aitor Yanguasekin galdu zuen, borroka lehiatu bat eta gero, emaitza, 3-1.

-Josu Gallastegik, bere lehen bi partidak irabazi zituen 3 eta 0, Vicente eta Miguel Cabanillaren contra, horrela, final laurdenetarako sailkatuz. Bertan, Raul Fernandezi irabazi zion 3 eta 1 eta final erdietarako txartela lortu zuen. Lehia zinez gogorra zeukan Alberto Baquedanorekin final erdietan, non 3 eta 2 gailendu zen Josu, nahiz eta lehen bi jolasak galdu. Bere squash kirol bizitzako lehen finalean Aitor Yanguasen kontra, fisikoan oinarritutako jolasa erakutsi zuen, baina Aitorren esperientzia eta klaseak, azken honen aldera orekatu zuen balantza. Ia lau urte eta gero txapeldun izan gabe Aitor Yanguasentzat zen oraingotan garaipena euskal ligako txapelketa batean. Azken emaitza, 3-1 Aitorren alde.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *