Egilea: pilota

  • HIRU BIKOTE AMAÑAKO FINALERDIETAN

    Eibarko klub deportiboko pilota taldeko hiru bikote daude Amaña es la Caña txapelketako finalerdietan: Nesketan Saioa Oñederra eta June Agirrebeitia eta infantilen bi bikoteak, Liher Gilek eta Aratz Amillategik batetik,eta Xuban Varona eta Aleix del Rey bestetik. Hiru bikote hauek ekainaren 3an jokatuko dituzte finalaurrekoak Astelena frontoian goizeko 10etan hasita.Bestalde, pilota eskolako txikienek San Juan…

  • SAN JUAN TORNEOA MARTXAN

    Pilota Eskolako gaztetxoak topera dabiltza kurtsoko azken txanpan: alde batetik Amañako Txapelketan parte hartzen dihardute eta pasa den larunbatean Altzubarren frontoian egin zen goizeko jaialdian jokatu ostean,  Enaitz Arriola eta Markel Segurola hurrengo faserako sailkatu ziren, maiatzak 27an jokatzeko. Beste alde batetik, San Juan torneoko liguillan ere buru belarri sartuko dira pilota eskolako gazteak aste…

  • 4 terdiko eskuz banakako txapelketa martxan da

    Joan den asteburuan 4 1/2 banakako Gipuzkoako txapelketako lehen jardunaldian, emaitzak hauek izan ziren: Astelenan, Azkargortak 21-22 galdu zuen Bergarako Etxezarragaren aurka, eibartarra hotz samar hasi zen partidan eta markagailuan atzetik egon zen distantzia dezentekin, baina 21era berdintzea lortu zuen eta zorteak azken tantoa aurkariaren alde erortzea nahi izan zuen. Kadeteetan, Azpilikuetak 22-8 irabazi zion…

  • IBARRA ETA IRAOLAGOITIA UDABERRI ESKUZ BINAKAKO FINALEAN DIRA

    Aste honetan ere interesgarria dator ostiraleko ohiko pilota jaialdia.Datorren ostiralean, martxoak 31, 19:00etan hasita, Astelena frontoian, errendimenduko infantilen Gipuzkoako Binakako Txapelketako finala jokatuko da. Aramburu eta Bordagarai getariarrek osatutako bikoteak Izagirre eta Mayo zestoarrak izango ditu aurkari finalean. Eta ondoren, jubenil mailako Gipuzkoa Mendebaldeko Udaberri txapelketako finalean, Ibarra eta Iraolagoitia eibartarrak txapela irabazten saiatuko dira…

  • GIRO MUNDIALA ASTELENAN

    Giro bikaina pasa den ostiralean Astelena frontoian egon zena.Eta bai, partiduek ondo merezi izan zuten azken txalo zaparrada.EKD Pilota taldeko jubenil mailako pilotariak, Ibarra eta Iraolagoitia, partidan nagusi izan ziren hasieratik eta konfiantzaz jokatu zuten. Arerioak, Aldazabal eta Egaña azkoitiarrek, urduriago jokatu zuten eta tanto batzuk oparitu zituzten, sakearekin aprobetxatzen jakin zituztenak etxekoak. Iraolagoitia oso…

  • Eibarko Astelenan jokatuko da Gipuzkoako Udaberri txapelketako Finala

    Eibarko bi bikoteren arteko Udabarri Gipuzkoa txapelketako finalaurrekoa, partida oso borrokatua izan zen, oso kalitate onekoa, Narvaiza eta Aguirresarobe 9-1 irabazten hasi ziren arren, Azkargortak buruan jaso zuen  zorigaiztoko  pilotakada baten ostean, partiduak guztiz aldatu zuen kolorea eta partidua parekatua joan bazen ere, azken bultzada batean Azkargorta eta Conde 22-19 nagusitu ziren. Publikoak ederki gozatu zuen partidarekin…

  • Debarroko Eskolartekoa Astelenan, martxoak 18

    Astelena frontoia izango da larunbat honetan, martxoak 18, ESKOLARTEKO Txapelketako bigarren faseko azken jardunaldiaren egoitza, eta bertan izango dira Debarroko pilota eskola ezberdinetako pilotari benjaminak, hala nola Soraluze, Bergara, Arrasate, Oñati eta Eibarkoak bertakoak. Jaialdia arratsaldeko 16:00ean hasiko da eta aldi berean jokatuko dira partidak aurrean eta errebotean, parte hartzen duten herri ezberdinetako ordezkarien artekoak.…

  • EKD taldeko pilotari seniorrak alkarren aurka final erdietan Astelenan

    EKD piloa taldeko piltoari seniorrak finalerdira iritsi dira eta alkarren aurka jokatu beharko dute ostiral hontan, martxoak 17, arratsaldeko 20:00etan Astelena frontoian jokatuko den partiduan. Txapelketa bikaina gure seniorrak egiten ari direna, bi bikoteak finalerdira iristea lortu dute ta oin aurrez aurre izango dira. Finalean eibartar bikote bat ziurtatuta daukagu. Bejondeiela!!