Egilearen artxiboa: pilota

asteburu oso intentsoa datorrena gure pilotarientzat

EKD taldeko pilotariek asteburu honetan ekingo diote Gipuzkoako banakako txapelketari, eta, aldi berean, binakako txapelketako azken jardunaldiarekin bat egiten du eta, beraz, lan bikoitza egin beharko dute batzuek.

Ostegunian hasita, hilak 16, : Amillategi eibartarrak Lazkaon jokatuko du eta Segurola eta del Rey kadeteak Mundarroko bikotearen aurka neurtuko dira Astigarragan 20:00etan.

Hilaren 17an, ostirala: Eibarko Astelenan 18:30ean hasita, Ibarrak Hernaniko Legarreta izango du aurkari; Jarraian, senior mailan, Azkargorta eta Condek Hernaniko bikotea izango dute aurkari; Ondoren, Lazkaoko Soberonen aurka arituko da Olaetxea armagilea; laugarren partidan, Kadete mailako Urkiaga eibartarrak Getariako Aiestaranen aurka jokatuko du eta jaialdia katedralean amaitzeko, Aguirresarobek Goiburu lazkaotarra izango du aurkari.

Hilaren 17an ere ostirala, etxetik kanpo, Caramanzanak Zestoako Alonso izango du aurkari eta Amuategik Unanueren aurka jokatuko du; .
Segurola eta Azpilikueta kadeteek Azkoitian jokatuko dute , Segurolak Alberdiren aurka eta Azpilikuetak Bastidaren aurka .
Lazkaon berriz, Gil armaginak Andonegiren aurka jokatuko du eta senior mailan Condek Etxegarairen aurka jokatuko du.

Larunbatean, hilak 18, 16:00etan hasita, Del Reyk Itziarko frontoian jokatuko du Zestoako Zabalaren aurka.

Eta asteburu bizi honi amaiera emateko, igandean, hilak 19, goizeko 11:00etan, binakako gomazko paleta partida, Soria eta Guinea armaginak Zumaia izango dute aurkari Aitzuri pilotalekuan eta Narvaizak eta Agirresarobek osatutako senior bikoteak jokatu beharko du binakako lelengo faseko azken partida Hernaniren aurka goizeko 11etan han.

Eskolartekoa abian da

Asteburu positiboa, orokorrean, Eibarko Club Deportiboko pilotarientzat joan den astean: Varona eta Azpilikueta kadeteek 17 eta 22 irabazi zuten Aretxabaletan eta Segurolak eta Del Reyk gauza bera egin zuten Oiarzungo Madalensoro pilotalekuan 10-22ko emaitzarekin.  Seniorrek ere partidako bi puntuak lortu zituzten Beasainen 9-22ko emaitzarekin erraz irabazi ostean.

Errendimenduko infantilen kategorian, LIher Gilek ere 2-0eko emaitzarekin garaipena lortu zuen Aretxabaletako pilotarien aurka.

Larunbatean berriz, hilak 4an,  Debarroko kluben arteko Eskolarteko lehen jardunaldiari dagokionez, Eibarko Pilota Eskola ordezkatuz, benjaminen hiru taldek eta alebinen bi taldek hartu zuten parte , euren multzoetan oso emaitza onak lortuz eta  garrantzitsuagoa dena, beste pilota eskoletako beraien adineko beste neska-mutiko batzuekin batera egunaz eta topaketaz gozatu zuten. Hurrengo Eskolarteko ekitaldia azaroaren 18an izango da eta Astelena izango da sedeetako bat, zehazki Benjaminen partidak hartuko dituena.

Urriko zubiko jaialdia

Aste hontan Urriko zubia dela eta ez da Federazioko pilota partidu ofizialik jokatzen eta horregatik, PIlota Eskolatik jaialdi berezi bat antolatu dugu, pilota eskolako kategoria guztietako pilotari neska eta mutilekin.

Jaialdia ostiralian egingo dugu, urriak 13, arratsaldeko 17:00etan hasita eta sei norgehiagoka egongo dira iksugai: lendabizi benjamin eta alebinen arteko binakako partidua jokatuko dute Saioa Oñederrra eta Aratz Andonegik osatutako bikoteak Telmo Agote eta Ibai Acharen aurka. Bigarrengo norgehiagokan, buruz burukoa benjaminen artean, Markel Segurola eta Enaitz Arriola jarriko dituena aurrez aurre.
Jarraian 4 t’erdiko hiru partidu ikusiko ditugu, infantil kategoian Liher Gil Aratz Amillategiren aurka; ondoren jubeniletan Manex Gisasola Ekhiren aurka eta Ibarra Izagirren aurka arituko da.
Jaialdiari amaiera emateko, nagusien binakako partidua, Aguirresarobe eta Narvaiza, Azkargorta eta Berguaren kontra.

Pilotazale guztiak gonbidatzen ditugu Astelena frontoira giro bikainean arratsaldea pasatzera.

Gipuzkoako Binanako Txapelketa martxan

Garaipena lortu zuten Eibarko Klub Deportiboko kadeteek Gipuzkoako Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian pasa den ostiralian Astelena frontoian Ataun eta Beasaingo bikoteen aurka 22-9 eta 22-20 hurrenez hurren, eta bikote biak , bakoitzari dagokien multzoan ,hirugarren postuan kokatu dira sailkapenean.

Eibarko jubenilen bikoteak ere garaipena lortu zuen Hernanin igandean 21-na berdindu ostean.
Bestalde, paleta goman, Eibarko bikoteak garaipena eskura izan zuen arren azkenenan amore eman behar izan zuen Zestoarren kontra 21-25.

Aste hontako jaialdian, Oñatin festak direla eta Astelenan jokatuko da kadete mailako partidua arratsaldeko 19:00etan. Ondoren nagusien norgehiagoka, EIbarko Narvaiza eta Aguirresarobe eta Lazkakoko bikoteen artekoa. Txapelketako partidu ofizialen aurretik, pilota eskolako beste partidu bat antolatu dute arratsaldeko 17:45etan.
Etxetik kanpo berriz Villabonan izango dira Azkargorta eta Condek osatutako senior bikotea; Hernanin izango dira Varona eta Azpilikueta kadete bikotea; eta Zumarragan Urain eta Lombraña paleta gomako bikote eibartarra.

Pilota Eskola martxan 17 ume berrirekin

PIlota Eskolak zabaldu ditu aurtengo kurtsoko ateak eta atzo bertan hasi ziran gastetxoenak entrenatzen. 

Aurtengo kurtsoan gainera 17 matrikula berri jaso ditugu eta pozaren pozez gaude PIlota Eskolako arduradunok. Prebenjamin eta benjaminetan izan dira matrikula berri gehienak baina alebin berriren bat ere hasi da.

Eta denboraldi berriarekin, konpetizioak ere martxan jarri dira eta ostiral hontan bertan Gipuzkoako Txapelketako lehenengo jardunaldiko partiduak egongo dira ikusgai zaletuentzat Astelena frontoian.

Ostirala, irailak 15, arratsaldeko 19:00etan hasita, Gipuzkoako Eskuz Binakako Txapelketako partiduak: lendabizi jubenilena, Ibarra eta Caramanzana eibartar ordezkariak Oiartzungo Oiarpe 1 bikotearen aurka arituko dira eta ondoren, nagusien mailan, Eibarko Narvaiza eta Aguirresarobek Bergarako bikotea izango dute aurrez aurre.

Bukatzeko, Gipuzkoako Paleta Goma Binakako Txapelketako  partidua, Guinea eta Soria eibartarrak, Atxurbide 2 Idiazabaldarren aurka arituko dira.

Etxetik kanpo, Urkiaga eta Segurola kadete bikoteak Andoainen jokatuko dute eta Varona eta Azpilikueta kadete bikotea berriz Oiartzunen izango da, denek ere Gipuzkoako eskuz binakako Txapelketan buru belarri sartuta.

Animo denei eta GORA PILOTA!!

San Juan Torneoko finalak Ekainak 17an Astelenan

Iritsi dira San Juanak ete eta denboraldiari amaiaiera emateko XXIX. San Juan torneoko finalak jokatuko dira zapatu hontan ekainak 17 Astelena frontoian 10:00etan hasita.

Kategoria ezberdinetako binakako partiduak ikusi ahal izango ditugu eta 4 t´erdiko buruz buruko bat. Giro paregabea egongo da eta sari banaketaren ondoren, Eibarko Pilota Eskolaren eskutik, luntxa eskeiniko zaio gerturatzen den ikuslegoari.

Honakoa aurtengo kartela:

HIRU BIKOTE AMAÑAKO FINALERDIETAN

Eibarko klub deportiboko pilota taldeko hiru bikote daude Amaña es la Caña txapelketako finalerdietan: Nesketan Saioa Oñederra eta June Agirrebeitia eta infantilen bi bikoteak, Liher Gilek eta Aratz Amillategik batetik,eta Xuban Varona eta Aleix del Rey bestetik.
Hiru bikote hauek ekainaren 3an jokatuko dituzte finalaurrekoak Astelena frontoian goizeko 10etan hasita.
Bestalde, pilota eskolako txikienek San Juan Torneoko ligaxkako partidekin jarraitzen dute eta ostiraleko jaialdian , ekainak 2an, Astelena frontoian arratsaldeko 18:00etan hasita honako partidu hauek ikusi ahal izango ditugu : Markel Segurola eta Patxi Flores vs Manex Arrieta eta Gari Olaetxea; ondoren, Koikilli Lizarralde eta Luka Conde vs Markel Urain eta Oier Abanzabalegi, hirugarren partidan Beñat Oñederra eta Iñigo Uria vs Julen Uranga eta Iker Lazkano eta azkenik Kepa Sarasketa eta Jon Cortina vs Ekain Olaetxea eta Sugar Hernandez.
Federatu kategoriari dagokionez, Eibarko Ekhi Azpilikueta kadeteak final-zortzirenetako partida jokatuko du Andoaingo Arrate frontoian ekainaren 4an, igandea, eguerdiko 12:30ean, Gazteleku klubeko Gaztañagaren aurka.