Asteburu honetan ere, pilota giroa!

Club Deportivo Eibarko pilotariek beste asteburu bete-betea izango dute, eskuz banaka, eskuz binaka eta goma paletako partidekin.

Ostiralean, azaroaren 6an, Aretxabaletan Etxabek Flores eibartarraren aurka jokatuko du. Astelenan, 18:30ean, Kerejetak Goierriko Molledoren aurka jokatuko du Gipuzkoako banakako txapelketan. Ondoren, Agotek eta Saezek LAPKEko bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak Alkain Sariako kadeteen binakako txapelketan.

19:00etan, Ibarra eta Aguirresarobek Gipuzkoako binakako txapelketako finala jokatuko dute Zestoan, Abantzu taldearen aurka. 19:30ean, Motriko eibartarrak Arrasateko Uriarteren aurka jokatuko du Musakolan. Ostiraleko jardunaldia Mutrikun amaituko da, Eibar 3k Danok Bat 1en aurka goma paletan jokatuko duen partidarekin.

Larunbatean, azaroaren 7an, goma paletako jardunaldiak jarraituko du. 9:30ean, Eibar 2k Soraluzen jokatuko du, eta 12:00etan, Soria eta Guineak Zarautz 1 hartuko dute Astelenan.

Azkenik, 18:00etan, Andonegi eibartarrak Aretxabaletako Yasin izango du aurkari Aretxabaletan.

Zorte on guztioi eta Aupa Eibar!


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude