Asteburu honetan, Eibarko pilotariek hainbat partida jokatuko dituzte, Astelena pilotalekuan zein etxetik kanpo.
- Ostegunean, urriaren 22an, 20:00etan, Soria eta Guinea bikoteak Astigarragako Mundarro klubaren aurka jokatuko du Astelenan, gomazko paletako binakako Gipuzkoako Txapelketako 7. jardunaldian.
- Ostiralean, urriaren 23an, Astelena pilotalekuan eskuz banakako Gipuzkoako Txapelketako bigarren jardunaldiko hainbat partida izango ditugu, 18:00etatik aurrera. Errendimenduko alebin mailan, Andonegik Zestoako Abantzu klubeko Salaberriaren aurka jokatuko du, eta Motrikok Bergarako Larrañagaren aurka. Infantil mailan, berriz, Arrietak Azkoitiko Oteiza klubeko Aramendiren aurka neurtuko ditu indarrak, eta SeguroLak klub bereko Leteren aurka jokatuko du. Ondoren, federatuen kadete mailako eskuz binakako Gipuzkoako Txapelketako partida jokatuko da, Agote eta Saez eibartarren eta Lasarteko Intza klubeko bikotearen artean. Jardunaldia amaitzeko, senior mailako eskuz binakako partida izango dugu, Eibar Kirol Elkarteko Ibarra eta Aguirresarobe bikoteak Oñatiko Aloña Mendi klubeko bikotearen aurka jokatuko baitu.
Etxetik kanpo ere hainbat hitzordu izango ditugu ostiralean:
- Errendimenduko eskuz banakako txapelketan, Atxak Aretxabaletan jokatuko du Akizuren aurka,
- eta Arriolak Arrasaten izango du hitzordua Pujanaren aurka.
Larunbatean, urriaren 24an,
- gomazko paletako binakakoan, Eibar 3 taldeko Ferreiro eta Urain bikoteak Andoaingo Arrate pilotalekuan jokatuko du, 12:15ean.
- 13:30ean, federatuen gazte mailan, Varona eta Del Rey bikoteak Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko du.
- Azkenik, arratsaldeko 19:00etan, errendimenduko alebin mailako Kerejetak Zumaian izango du partida.
Zorte on gure pilotari guztiei! Aupa Eibar!




Utzi erantzuna