Datorren ostiral arratsaldean ekainak 19 , San Juan Txapelketako finalak jokatuko dira Astelena pilotalekuan. Jaialdia 17:00etan hasiko da, eta guztira lau partida izango dira ikusgai:
.- Lehen norgehiagokan, benjamin mailan, Berat Lamarain eta Ekhi Larrañaga ariko dira Juan Echaluce eta Hegoi Mujika bikotearen aurka.
.- Bigarren partidan, hau ere benjamin mailakoa, Telmo Beltran eta Eder Cordon izango dira aurrez aurre Suhar Jauregi eta Oier Zuazua bikotearekin.
.- Ondoren, alebin eta infantil mailako pilotariek hartuko dute protagonismoa. Gerriko gorriarekin Telmo Agote eta Aratz Andonegi arituko dira, eta gerriko urdinarekin Ibai Acha eta Alex Saez.
.- Jaialdiari amaiera emateko, jubenil mailako final erakargarria jokatuko da. Alde batean Xuban Varona eta Ugaitz Segurola ariko dira, eta bestean Aratz Amillategi eta Aleix del Rey.
Jaialdiko azken partidan, gainera, otarra baten zozketa egingo da bertaratutakoen artean. Final guztiak amaitutakoan, familiekin batera anaitasun afari-merienda egingo dugu frontoian bertan, pilota eskolako ikasturteari merezi duen amaiera emateko.
Antolatzaileek herritarrak eta pilotazale guztiak gonbidatu nahi dituzte Astelenara hurbil daitezela arratsalde polita pasatzera.



Utzi erantzuna