Astelena frontoiko pelota partiduen kartelera

Gipuzkoako binakako txapelketan eta Udaberri torneoan bete betean sartuta dabiltza Deporreko pilotariak, bai Errendimenduko gaztetxoak baita federatuak.

Etxetik kanpo ere izango dira gure ordezkariak.

Errendimenduan:

  • Saez – Lizarralde infantil bikoteak Zaldibiko Resti pilotalekuan jokatuko du ostiralian;
  • Arrieta eta Agote infantil bikoteak berriz Arrasaten jokatu du partida;
  • alebinetan, Acha eta Uriartek osatutako bikoteak deskantso jardunaldia dute oraingoan.

Federatuak:

  • Gipuzkoako Goma paletako txapelketan 7 kuadroan, Soria eibartarrak Aiako udal pilotalekuan jokatuko du
  • Udaberri torneoan goma paleta binakakoan, eibartarrak Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan izango dira
  • Varona eta Del Rey jubenilak eskuz binakakoan Errenterian jokatuko dute
  • eta nagusien mailan, eskuz binakakoan Udaberri torneoko jardunaldia Oñati jokatuko dute
  • Goma Paletan Udaberri binakakoan Andoainen eta Anoetan jokatu beharko dute.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude