Ospatu berri da Gabon Kopa 2025, eta aurten Eibarko Klub Deportiboaren esku egon da antolaketa. Lehiaketa historiko hau abenduaren 26 eta 31 bitartean ospatzen da, Deba Arroko pilota eskolen arteko benjamin, alebin eta infantilen partaidetzarekin. Aurten 63 bikotek eman dute izena torneo honetan, guztira 110 partidu jokatu dira inguruko frontoi ezberdinetan.
Kategoria guztietako finalak berriz, abenduaren 31an ospatu ziren, tradizioa dan bezala, eta Astelena frontoian PINa zegoenez, Soraluzeko frontoian jokatu ziren partiduak.
Eibarko Deportiboko Patxi Flores eta Markel Segurolak lortu dute aurten Txapeldunen Kopa alebinen kategorian A mailan.
Alebin B mailan berriz, Bergarak irabazi zuen.
Benjaminetan, A eta B mailetan bietan, Aretxabaletako bikoteak izan ziren garaile.
Infantiletan, A mailan Aretxabaletak lortu zuen garaipena eta B mailan Oñatik.
Hona hemen Eibarko bikote txapeldunaren argazkia.



Utzi erantzuna