Gipuzkoa Mendebaldeko txapelketan finalerdietan dira Segurola eta Arriola eibartar alebinak.

Ostiraleko asteroko jaialdiari hasiera arratsaldeko 19:00etan emango diote Segurola eta Arriola errendimenduzko alebinek.

Hala, Eibako Klub Deportiboko bi pilotariek eskuz banakako Gipuzkoako txapelketaren Mendebaldeko eskualde-txapelketako finalerdira iristea lortu dute, eta ostiral honetan elkarren aurka jokatzea egokituko zaie, amestutako finalerako txartela lortzen saiatzeko.

Jaialdia klubeko seniorren beste bi partidukin osatuko da,  final-zortzirenetako partidak jokatuko dituztenak: Condek Beasaingo Murumendi klubeko Leundaren aurka jokatuko du eta Ibarrak Lazkaoko Eguigurenen aurka


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude