Amillategi eta Gil kadete bikoteak Gipuzkoako eskuz binakako txapelketako Finala jokatuko dute igandean Oiartzunen.

Txapelketa bikainaren ostean, merezimendu osoz, Aratz Amillategi eta Liher Gil-ek osatutako bikote eibartarra Gipuzkoako Eskuz Binakako Txapelketako finalera iritsi da.

Txapelketan zehar jokatutako partidu guztietan irabazle izan dira eta azken fasean Oñati, Villabona eta Aretxabaletako bikoteak garaitu dituzte. Ibilbide bikain horri esker orain finalean dira eta Hernaniko bikotearen kontra jokatu beharko dute igandean Madalensoro pilotalekuan.

Asteko partiduen kartelerari dagokionez, Errendimenduko alebinen 3 partida egongo dira jokoan Astelena frontoian ostiralean arratsaldeko 18:00etatik aurrera.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude