Osteguna urriak 23, iluntzeko 20:45etan,
Gipuzkoako Paleta goma binakako Txapelketako partidua:
1.- Amas eta Leturiaga VS Andoaingo Belaunzaran eta Loidi
Ostirala urriak 24, asteroko jaialdia arratsaldeko 18:00retan
Errendimenduko Gipuzkoako Eskuz Banakako txapelektako bigaren jardunaldiko partiduak:
1.- Arrieta eibartarrak eta Urbistondo Azpeitarrak jokatuko dute infantil kategorian
2.- Saez Eibarko ordezkaria eta Larrañaga Azpeitiarra izango dira lehian infantil kategorian ondoren
3.- Segurola alebinak Lete azkoitiarra izango du aurrez aurre
Ondoren, Gipuzkoa Eskuz Binakako Txapelketako FINAL LAURDENAK jokatuko dira Astelenan eta bertan Eibarko ordezkariak diren Narvaiza eta Condek ahalegin guztiak egingo dituzte Urnietako Ecenarro ta Odriozola bikotearen kontra. Orain arte, Eibarko ordezkari seniorrak partidu guztietan irabazle izan dira, eta final erdietarako garaipenaren bila aterako dira.

Bestalde, pasa den igandean Donibane Garaziko pilota eskolako ordekari gazteak etorri ziren Eibarko Astelenan Deporraren Eguna zela eta programatuta zegoen jaialdian parte hartzera.
Goizeko Izarra klubeko pilotariak erakustaldi bikaina egin zuten katedralean eta hartu eman aberatsa izan zen baita ere herriko pilotari alebin eta infantilentzat. Jaialdiaren ostean, anaitasun bazkaria egin zen Depor tabernan.




Utzi erantzuna