Asteburuko esku pilota eta goma paletako kartelera

Gipuzkoako Eskuz binakako txapelketako lelengo faseko azken jardunaldia jokatuko da asteburu honetan.

Ostiralian arratasldeko 18:30etan Astelenan:

  • Amillategi eta Gil kadeteak Oiartzungo bikotearen aurka.

Ondoren Goma Paleta Gipuzkoako BInakako txapelektako bi norgehiagoka ikusi ahal izango dira:

  • Amas eta Bartolomek Idiazabalgo Atxurbide klubeko bikotea hartuko dute aurrez aurre
  • eta Osak eta Lombrañak berriz Zarauzko bikotea garaitu beharko dute.

Varona eta Azpilikueta jubenil bikoteak atsedena izango du aste honetan eta aurkarien emaitzen arabera,  aukerak ditu oraindik bigarren fasera pasatzeko.

Narvaia eta Conde senior bikoteak ere azken partiduaren faltan, ziurtatuta dute final 1/8renetarako pasea.

Goma paleta Gipuzkoako BInakako Txapelketan, oraindik era jardunaldi batzuk falta dira lelengo fasea bukatzeko.

Amillategi eta Gil kadete bikote eibartarra multzoko 1. postuan dago orain arteko partidu guztiak irabazita eta azkenengo partiduan emaitza dana dalakoa izanda ere, ziurtatuta daukate final 1/8renak jokatzeko bigarren fasean.

Etxetik kanpo jokatuko dute eskuz binanakoak nagusiak:  Ibarra eta Aguirresarobek  Billabonan; Zestoan izango dira Amuategi eta Gisasola bikotea eta Amezketan jokatuko dute Narvaiza eta Conde bikote armaginak.

Goma paletan, Donostian lehiatuko dira Soria-Guinea-Ferreiro taldeko bikoa eta  Gisasola eta Sologaistuak osatutako bikoteak Aian jokatuko du norgehiagoka


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude