Eskuz binakako Gipuzkoako Txapelketan murgilduta daude pilotariak eta aste hontan lehen faseko azken aurreko jardunaldiko norgehiagokak jokatuko dituzte.
Ibarra eta Aguirresarobe bikotea senior mailan multzoko lelengo postuan daude eta ezen okerrik ez bada bigarren fasera pasatzeko aukera guztiak dituzte. Narvaiza eta Condek ere multzoko bigarren posturako aukerak badituzte eta bigarren fasean egoteko ahalbidetuko lieke.
Jubeniletan azken bi jardunaldiak oso garrantzitsuak izango dira puntuak lortzeko hurrengo faserako. Kadeteetan berriz, Varona eta Gilek orain arteko partidu guztiak irabazi dituzte eta ziurtatuta dute bigarran faserako pasea.
Paleta goma modalitatean berriz, oraindik beste 5 jardunaldi geratzen dira hurrengo faserako eta oraindik ez dago ezer erabakita.
Aste hontan, larunbatian, urriak 5, Astelena frontoian goizeko 9etan hasita 3 pilota partida ikusi ahal izango ditugu, lendabiziko biak paleta goma modalitatean eta hirugarrena eskuz binakakoan.
Hona hemen Kartela. Sorte on guztiei!!

Utzi erantzuna