Aguirresarobe final laurdenetan Gipuzkoako txapelketan eta Liher Gil final erdietan Gipuzkoa Mendebaldekoan

Denboraldiko lehen txanpa bukatzear dagoen hontan, Gabonetara arrimatuta, emaitza oso onak lortu dituzte Eibarko Klub Deportiboko pelotariek kategoria guztietan: benjamin eta alebinek Eskolarteko txapelketako azken jardunaldia izango dute larunbat hontan hilak 16, Bergara, Eskoriatza eta Soraluzeko frontoietan, taldeka banatuta  eta orain artekoan oso txukun ibili dira aurreko postuetan  sailkatuta.

Errendimenduan, infantil kategorian, Aratz Amillategi final sortzirenetaraino heldu da eta Liher Gilek igande hontan, abenduak 17, jokatuko du goizeko 11:00etan Astelena frontoian Gipuzkoa Mendebaldeko final erdietako partida Lazkaoko Estendororen aurka; kadeteetan, Oñatz Urkiaga hurrengo faserako sailkatu da eta final sortzirenetako partida jokatuko du ostiralean Azkoitiko Gurea pilotalekuan Segurola azkoitiarraren aurka; jubeniletan berriz, Caramanzana azken faserako sailkatu da taldeko lehen postuan eta final laurdenetako partida jokatuko du eta seniorretan Ander Aguirresarobek Gipuzkoako buruz buruko final laurdenetako partida jokatuko du arratsaldeko 20:00etan ostiralean Astelena frontoian.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude