Asteburu positiboa, orokorrean, Eibarko Club Deportiboko pilotarientzat joan den astean: Varona eta Azpilikueta kadeteek 17 eta 22 irabazi zuten Aretxabaletan eta Segurolak eta Del Reyk gauza bera egin zuten Oiarzungo Madalensoro pilotalekuan 10-22ko emaitzarekin. Seniorrek ere partidako bi puntuak lortu zituzten Beasainen 9-22ko emaitzarekin erraz irabazi ostean.
Errendimenduko infantilen kategorian, LIher Gilek ere 2-0eko emaitzarekin garaipena lortu zuen Aretxabaletako pilotarien aurka.
Larunbatean berriz, hilak 4an, Debarroko kluben arteko Eskolarteko lehen jardunaldiari dagokionez, Eibarko Pilota Eskola ordezkatuz, benjaminen hiru taldek eta alebinen bi taldek hartu zuten parte , euren multzoetan oso emaitza onak lortuz eta garrantzitsuagoa dena, beste pilota eskoletako beraien adineko beste neska-mutiko batzuekin batera egunaz eta topaketaz gozatu zuten. Hurrengo Eskolarteko ekitaldia azaroaren 18an izango da eta Astelena izango da sedeetako bat, zehazki Benjaminen partidak hartuko dituena.
Utzi erantzuna