Eguneko artxiboak: 2023/09/13

Pilota Eskola martxan 17 ume berrirekin

PIlota Eskolak zabaldu ditu aurtengo kurtsoko ateak eta atzo bertan hasi ziran gastetxoenak entrenatzen. 

Aurtengo kurtsoan gainera 17 matrikula berri jaso ditugu eta pozaren pozez gaude PIlota Eskolako arduradunok. Prebenjamin eta benjaminetan izan dira matrikula berri gehienak baina alebin berriren bat ere hasi da.

Eta denboraldi berriarekin, konpetizioak ere martxan jarri dira eta ostiral hontan bertan Gipuzkoako Txapelketako lehenengo jardunaldiko partiduak egongo dira ikusgai zaletuentzat Astelena frontoian.

Ostirala, irailak 15, arratsaldeko 19:00etan hasita, Gipuzkoako Eskuz Binakako Txapelketako partiduak: lendabizi jubenilena, Ibarra eta Caramanzana eibartar ordezkariak Oiartzungo Oiarpe 1 bikotearen aurka arituko dira eta ondoren, nagusien mailan, Eibarko Narvaiza eta Aguirresarobek Bergarako bikotea izango dute aurrez aurre.

Bukatzeko, Gipuzkoako Paleta Goma Binakako Txapelketako  partidua, Guinea eta Soria eibartarrak, Atxurbide 2 Idiazabaldarren aurka arituko dira.

Etxetik kanpo, Urkiaga eta Segurola kadete bikoteak Andoainen jokatuko dute eta Varona eta Azpilikueta kadete bikotea berriz Oiartzunen izango da, denek ere Gipuzkoako eskuz binakako Txapelketan buru belarri sartuta.

Animo denei eta GORA PILOTA!!