Pilota Eskolako gaztetxoak topera dabiltza kurtsoko azken txanpan: alde batetik Amañako Txapelketan parte hartzen dihardute eta pasa den larunbatean Altzubarren frontoian egin zen goizeko jaialdian jokatu ostean, Enaitz Arriola eta Markel Segurola hurrengo faserako sailkatu ziren, maiatzak 27an jokatzeko.
Beste alde batetik, San Juan torneoko liguillan ere buru belarri sartuko dira pilota eskolako gazteak aste honetan.
San Juan torneoko txapelketa, kutso bukaerako azken jaialdia izaten da pilota eskolako neska mutikoentzat eta berezia da beraientat, ikasturteari amaiera ematen dion jaialdia ospatzen dugulako. Aurten ekaniak 17an jokatuko dira kategoria guztietako finalak Astelena frontoian eta pilotariak finaletara bidean, liguillako partiduak jokatuko dituzte ostiral hontan, arratsaldeko 17:30etatik aurrera izango den jaialdian:
Lendabiziko partiduan, Enaitz Arriola eta Manex Kerejetak, Luka Conde eta Koikilli Lizarralde hartuko dituzte aurrez aurre. Bigarren partiduan, Ekain Olaetxea eta Sugar Hernandez, Beñat Oñederra eta Iñigo Uriaren aurka arituko dira. eta hirugarren partidan, Kepa Telleria eta Jon Cortina alde batetik eta Julen Uranga eta Iker Lazkano bestetik neurtuko dira.
Jaialdia bukatzeko, 19:30etan DEBARROKO Txapelketako binakako partidu bat izango da ikusgai, Conde eta Aguirresarobe eibartar bikoteak Mendizabal eta Balerdi hartuko dituzte aurre aurre.
Utzi erantzuna