Eibarko Astelenan jokatuko da Gipuzkoako Udaberri txapelketako Finala

Eibarko bi bikoteren arteko Udabarri Gipuzkoa txapelketako finalaurrekoa, partida oso borrokatua izan zen, oso kalitate onekoa, Narvaiza eta Aguirresarobe 9-1 irabazten hasi ziren arren, Azkargortak buruan jaso zuen  zorigaiztoko  pilotakada baten ostean, partiduak guztiz aldatu zuen kolorea eta partidua parekatua joan bazen ere, azken bultzada batean Azkargorta eta Conde 22-19 nagusitu ziren. Publikoak ederki gozatu zuen partidarekin eta lau pilotariei txalo zaparrada eskeini zieten partida amaieran.

Datorren ostiralean, martxoak 24, asteroko jaialdiak maila ikaragarria dakar: 19:00etan Astelena pilotalekuan Udaberri Gipuzkoako Mendebaldeko txapelketako finalaurrekoa jokatuko da  Ibarrak eta Caramanzanak osatutako EKD pilotako jubenil bikotea eta Aldazabal eta Egaña azkoitiarrak aurrez aurre izango dituena; eta ondoren Udaberri Gipuzkoako txapelketako final handian senior mailako  EKDko Azkargorta eta Conde eibartarrek eta Martin eta Ibargurenek osatutako legazpiar bikotearen artean izango da lehia.
Finala zoragarria iragartzen da eta pilota zale asko  erakartzea espero den jaialdia.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude