EKD Pilota taldeko Kadeteak eta seniorrak final laurdenetan Udaberri Eskuz binakako Txapelketan

Aste honetarako, Eibarko EKD Pilota taldeko kartelerak itxura interesgarria du: ostiraletako asteroko jaialdian, martxoaren 10ean, 19:00etan hasita, Azkargorta eta Conde seniorrek etxean errepikatzen dute Aloñamendi 2 ren aurka, Udaberri Eskuz Binakako Txapelketako final laurdenetako partidan. Txapelketa bikaina benetan bikote eibartarrak egin duena.
Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakakoan Errendimendu kategorian, bigarren faseko azken jardunaldian, Eibarko infantilen bi bikoteek ere etxean jokatzen dute ostiralean: Amillategi eta Varonak Gabarain eta Lasa Tolosarrak hartuko dituzte aurrez aurre eta Gil eta Del Reyk, Urretxuko Gabarain eta Mendizabalen aurka jokatuko dute, bikote biek final laurdenetara sartzeko puntuak eskuratu nahian.
Azpilikueta eta Gisasola kadeteek, Udaberri eskuz binakako txapelketako final laurdenetako partida jokatzen dute Astelena frontoian ostiralean, Elola eta Perurena bikote tolosarraren aurka.
Ibarra eta Caramanzana jubenil bikoteak Lasarten jokatuko du martxoaren 12an, igandean, goizeko 11:00etan Diaz de Guereñu eta Urdampilletaren aurka.

Bestalde, Eibarko II. Paleta Goma Txapalektan, asteburu honetan honako karteldegia izango du: asteartean 20:30ean Bengoetxeak eta Etxanizek, Aboitiz eta Isasiren aurka jokatuko dute. Hilaren 9an, osteguna, Iker eta Titok osatutako bikoteak Iosu eta Guinea izango dituzte aurkari, eta larunbatean, hilak 11, goizeko 9:00etan hasiko den pala jaialdian, Ibarbia eta Urainek Guisasola II.a eta Gaztelu izango dituzte aurkari; jarraian, Ivan eta Sastrek, Arizaga eta Baroja izango dituzte aurkari eta, azkenik, Zabala eta Txirloi, Mendibe eta Conderen aurka jokatuko dute

Azkargorta eta Conde seniorrak Udaberri Txapelektako final laurdenetan daude.
Azpilikueta eta Gisasola kadeteak ere final laurdenetan dira, pasa den astean Elgoibarren irabazi ostean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude