Eibarko II.Paleta Gomazko Txapelketa ere martxan da

Gipuzkoako txapelketako lehen faseko azken jardunaldia jokatu zuten Errendimendu mailako infantilak eta Eibarko EKD taldeko pilotariak sendo dabiltza. Amillategi eta Varonak garaipena lortu zuten Astelenan 18-9 Oñatiko bikotearen aurka eta Del Rey eta Gilek ere partidua bereganatu zuten Aretxabaletan 3-18ko emaitzarekin.

Udaberri txapelketan ari dira federatuak, lehen faseko azken jardunaldietan: Azkargorta eta Conde senior bikoteak ezin izan zituen partiduko bi puntuak lortu ostiralean Astelenan gutxi gatik , partidu bikaina jokatu ostean, aurkariak gailendu zitzaizkien 20-22.

Jubenil bikoteak ere 22-8 galdu zuen Oiartzungo Madalensorto pilotalekuan ostiralean, oso sendo aritu ziren aurkarien kontra.

Paleta gomako Udabrri binakako txapelketan berriz, Eibarko bikoteak 16-25 irabazi zion Mundarroko bikoteari.

Igande goizeko paleta gomazko Eibarko II. Txapelketako lehen jardunaldian, jende ugari gerturatu zen Astelena frontoira. Hamabi bikote izan ziren aurrez aurre liguillako lehenengo norgehiagokan eta esku pilotan urtetan dabiltzan Narvaiza eta Aguirresarobek paleta goma jokoan egin duten aurreneko debutean, ezusteko hasiera eman zioten partiduari, atzeko aldean bizitasunakin eta aurrean tantuak bukatuz, 8-2ko emaitza lortuz. Partidua aurreratu ahala, aldea murrizten joan zen 11ko berdinketararte eta tanto hortatik aurrera, aurkarien alde erori ziren ia tantu guztiak, joko oso sendoa erakutsiz, ta hasiberrien akats batzuk aprobetzatuz, 14-25eko garaipena lortu zuten Soria eta Lombraña palista beteranoek.
Maila ona eta ikuskizun bikaina Eibarko II. Paleta Gomazko Txapelketan.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude