Eguneko artxiboak: 2023/01/25

Eibarko pilotariak aldarte onean!!

Aldeko emaitzak Eibarko Club Deportiboko pilotarientzat pasa den astean ere: infantil mailan,  Del Rey-Gil bikoteak 18-9 irabazi zieten Oñatiko bikoteari; Amillategi eta Varona bikote infantilak 18-2 irabazi zieten Orioko bikoteari arazorik gabe eta Azkargorta -Conde bikoteak  senior mailan 22-10 irabazi zuten Tolosako bikotearen aurkako partida.
Senior mailan, Narvaiza eta Aguirresarobe eibartarrek jokatutako partida ere oso maila onekoa izan zen, aurrealdeko kuadroetan tantu ikusgarriak ikusi genituen eta atzelaria oso seguru, baina azkenean ezin izan zuten garaipena lortu eta 19-22 amore eman behar izan zuten Errenteriako bikotearen aurka , maila oso onean daudela erakutsi zutenak.

Igandean, Basaras eta Urkiaga eibartar kadeteek  22-21 irabazi zuten Villabonako bikotearen aurkako partida,  eta Club Deportiboko palistak 19-25 galdu zuten Mutrikuren aurka Paleta gomazko  binakako Udaberri txapelketako partida.

Ostiral honetan, 01/27, Astelena pilotalekuan bi partida jokatuko dira : 19:00etan hasita, infantil mailako eskuz binakako Gipuzkoako Txapelketaren barruan, Aratz Amillategik eta Xuban Varonak osatutako bikote eibartarrak jokatuko du Zestoako Izagirre eta Mayoren aurrean, eta ondoren, eskuz binakako Udaberri Txapelketaren barruan , Ekhi Azpilikueta eta Manex Gisasola kadeteek, Etxeberria eta Zelaiaran oiartzuarrak izango dituzte aurkari.

EKD Club Deportivo Eibarko gainontzeko pilotariak etxetik kanpo ariko dira aste honetan: ostiralean, hilak 27, Araolaza eta Urkiaga kadeteek Alzua eta Sanchezen aurkako partida defendatuko dute Ataungo Auzoeta pilotalekuan; Senior mailan, Azkargorta eta Condek Zumarragako Beloki bikotea izango dute aurkari eta Aleix Del Rey eta Liher Gil errendimenduko infantilak Alberdi eta Zabalaren aurka jokatuko dute Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan.
Eibarko palistak ere ostiral honetan jokatuko dute Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan, bikotekako Udaberri Txapelketako hirugarren jardunaldiko partida.
Atsedena Ibarra eta Caramanzana armagin jubenilentzat aste honetan eta baita Narvaiza eta Aguirresarobe seniorrentzat ere  baina hauen kasuan kontrako bikotearen ez agertzeagatik.