Hasiera bikaina!!

Azken jardunaldia oso positiboa izan zen EKD Pilota taldeko pilotarientzat: bi garaipen lortu zituzten infantilen mailan 12-18ko emaitzarekin Getarian eta 9-18 Aretxabaletan, kadeteek 22-12 irabazi zuten Zestoaren aurka Astelenan eta Eibar 2 taldeko seniorrek 18-22 irabazi zuten Hernanin. Eibarko Astelenan jokatu zen lehen mailako jubenilen partidan ezin izan zen garaipenik lortu Amezketako bikotearen aurka: partidaren lehen zatian bisitariak aurretik hasi ziren markagailuan baina bigarren zatian Ibarra eta Caramanzana eibartarrak estu hartu zituzten amezketarrak  17-19ra iritsi arte, eta orduan egin zuten azken bultzada Amezketakoek azken 18-22ra arte.
Asteburu hau ere partidaz beteta dator Eibarko Astelena pilotalekuan.

Ostiralean, hilak 20, 19:00etan hasiko den asteroko jaialdian, lau partida jokatuko dira: lehen partidan, Gipuzkoako eskuz binakako Txapelketan barruan,  infantilak Errendimendu mailan, Del Rey eta Gilek, Oñatiko Laka eta Rementeria izango dituzte  aurrez aurre. Jarraian, senior mailako binakako Udaberri txapelketako partida, aurreko astean lehen jardunaldian atseden hartu zuten Aguirresarobe eta Narvaiza bikote eibartarra Errenteriko Aranburu eta Taberna bikotearen aurka. Hirugarren partida, berriz ere Gipuzkoako Errendimenduko eskuz binakakoan, Amillategi eta Varona bikote eibartarra eta Caperochipi eta Urrestillak osatutako Orioko bikotearen artekoa. Egunari amaiera emateko Udaberri eskuz binakako norgehiagoka jokatuko da senior mailan, Azkargorta eta Conde armaginen eta Tolosako bikotearen artean.
Igandean, hilak 22, goizeko 11:00etan hasita, kadete mailako Udaberri eskuz binakako txapelketako partida jokatuko da, Basaras eta Urkiagak osatutako eibartar bikoteak, pasa den astean atseden izan ostean, Villabonako  Cestau eta Zufiria  bikotea izango dute aurkari eta ondoren Udaberri Paleta Goma binakako partida jokatuko da Eibar eta Mutrikuko Danok Baten artean.
Ibarra eta Caramanzana jubenilek Ataunen jokatuko dute ostiralean 19:15etan Udaberri eskuz binakako partidua. Aretxabaletan, ostiralian 19:00etan, Ekhi Azppilikueta eta Manez Gisasola kadete bikoteak beraien partidua defendatuko dute; eta paleta gomazko banakakoan, Lombraña eibartarrak Conde izango du aurkari Elgoibarren 19:00etan.



Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude