Berriz ere martxan pilota jaialdiak

Gabon oporren ondoren berriz ere bueltan gara eta txapelketetan bete betean sartuta gainera.

Asteburu honetan hasiko dira Udaberri eskuz binakako federatuen txapelketa; Paleta Gomazko Banakako Gipuzkoako txapelketa 7aren barruan; eta Errendimenduko eskuz binakako Gipuzkoako txapelketa.

Astelena frontoian asteroko ohiko jaialdiarekin hasiko dugu lehen jardunaldia, ostiralean, hilak 13, 19:00etan, Udaberri txapelketako binakako bi partidurekin : kadete mailan, Gisasola eta Azpilikueta eibartarrak Zestoako Abantzu taldeko bikotea izango dute aurrez aurre. Jarraian, jubenilen mailan, Ibarra eta Caramanzana eibartarrek, Amezketako Zazpi Itturri 2 bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak.
Eta urtarrilaren 15ean, igandea, goizeko 10:00etan Astelenan, beste partidaz gozatzeko aukera izango dugu, oraingoan Paleta Gomazko banakako txapelketakoa, 7an barruan, Lombraña armaginaren eta Viana Zumarragako ordezkaiaren artekoa.

Pilotazale guztiak Astelena frontoira hurbiltzera animatzen ditugu asteburuko partidez gozatzera. Sarrera doainik da.

Etxetik kanpo ere hainbat partida jokatu beharko Eibar EKD Pilotako pilotariek:
Urtarrilaren 13an, ostirala, Aretxabaletako udal pilotalekuan, Errendimenduko infantilen binakako txapelketa hasiko da, eta Amillategik eta Varonak osatutako Eibarko bikoteak 19:00etan jokatuko du bertako bikotearen aurka.
Urtarrilaren 14an, larunbata, Hernaniko udal pilotalekuan, Udaberriko lehen jardunaldiari dagokion binakako senior kategoriako partida, Azkargorta eta Conde bikote eibartarra eta bikote hernaniarra neurtuko dituena.
Eta urtarrilaren 15ean, igandea, berriz ere Errendimendu mailako binakako txapelketaren barruan, Del Rey eta Gil-ek osatutako Eibarko bikoteak arratsaldeko 17:00etan Getariako Gure Txeru bikotearen aurka jokatuko du, bertako Sahatsaga frontoian.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude