Hileko artxiboak: urtarrila 2023

Eibarko Paleta Gomazko II. Txapelketa


Aurten ere eta iazko harrera ona ikusita, Paleta Goma modalitatea bultzatzeko herrian, Eibarko Paleta Gomazko II. Txapelketa antolatu dute Club Deportiboko palistek.

Izen ematea zabalik egongo da urtarrilan 27tik otsailan 5 erarte.
Inzkripzioa 30€ ordaindu beharko da bikote bakoitzeko.
Apuntatu nahi duten bikoteek, kontaktua watsap bidez egin behar dute zenbaki honetara 666190470.
Txapelketa otsailaren 12an hasiko da, Astelena frontoian.

Eibarko bikoteentzat zabaldua, naiz gizonezko, naiz emakumezko naiz bikote mistoak.

Eibarko pilotariak aldarte onean!!

Aldeko emaitzak Eibarko Club Deportiboko pilotarientzat pasa den astean ere: infantil mailan,  Del Rey-Gil bikoteak 18-9 irabazi zieten Oñatiko bikoteari; Amillategi eta Varona bikote infantilak 18-2 irabazi zieten Orioko bikoteari arazorik gabe eta Azkargorta -Conde bikoteak  senior mailan 22-10 irabazi zuten Tolosako bikotearen aurkako partida.
Senior mailan, Narvaiza eta Aguirresarobe eibartarrek jokatutako partida ere oso maila onekoa izan zen, aurrealdeko kuadroetan tantu ikusgarriak ikusi genituen eta atzelaria oso seguru, baina azkenean ezin izan zuten garaipena lortu eta 19-22 amore eman behar izan zuten Errenteriako bikotearen aurka , maila oso onean daudela erakutsi zutenak.

Igandean, Basaras eta Urkiaga eibartar kadeteek  22-21 irabazi zuten Villabonako bikotearen aurkako partida,  eta Club Deportiboko palistak 19-25 galdu zuten Mutrikuren aurka Paleta gomazko  binakako Udaberri txapelketako partida.

Ostiral honetan, 01/27, Astelena pilotalekuan bi partida jokatuko dira : 19:00etan hasita, infantil mailako eskuz binakako Gipuzkoako Txapelketaren barruan, Aratz Amillategik eta Xuban Varonak osatutako bikote eibartarrak jokatuko du Zestoako Izagirre eta Mayoren aurrean, eta ondoren, eskuz binakako Udaberri Txapelketaren barruan , Ekhi Azpilikueta eta Manex Gisasola kadeteek, Etxeberria eta Zelaiaran oiartzuarrak izango dituzte aurkari.

EKD Club Deportivo Eibarko gainontzeko pilotariak etxetik kanpo ariko dira aste honetan: ostiralean, hilak 27, Araolaza eta Urkiaga kadeteek Alzua eta Sanchezen aurkako partida defendatuko dute Ataungo Auzoeta pilotalekuan; Senior mailan, Azkargorta eta Condek Zumarragako Beloki bikotea izango dute aurkari eta Aleix Del Rey eta Liher Gil errendimenduko infantilak Alberdi eta Zabalaren aurka jokatuko dute Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan.
Eibarko palistak ere ostiral honetan jokatuko dute Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan, bikotekako Udaberri Txapelketako hirugarren jardunaldiko partida.
Atsedena Ibarra eta Caramanzana armagin jubenilentzat aste honetan eta baita Narvaiza eta Aguirresarobe seniorrentzat ere  baina hauen kasuan kontrako bikotearen ez agertzeagatik.

Hasiera bikaina!!

Azken jardunaldia oso positiboa izan zen EKD Pilota taldeko pilotarientzat: bi garaipen lortu zituzten infantilen mailan 12-18ko emaitzarekin Getarian eta 9-18 Aretxabaletan, kadeteek 22-12 irabazi zuten Zestoaren aurka Astelenan eta Eibar 2 taldeko seniorrek 18-22 irabazi zuten Hernanin. Eibarko Astelenan jokatu zen lehen mailako jubenilen partidan ezin izan zen garaipenik lortu Amezketako bikotearen aurka: partidaren lehen zatian bisitariak aurretik hasi ziren markagailuan baina bigarren zatian Ibarra eta Caramanzana eibartarrak estu hartu zituzten amezketarrak  17-19ra iritsi arte, eta orduan egin zuten azken bultzada Amezketakoek azken 18-22ra arte.
Asteburu hau ere partidaz beteta dator Eibarko Astelena pilotalekuan.

Ostiralean, hilak 20, 19:00etan hasiko den asteroko jaialdian, lau partida jokatuko dira: lehen partidan, Gipuzkoako eskuz binakako Txapelketan barruan,  infantilak Errendimendu mailan, Del Rey eta Gilek, Oñatiko Laka eta Rementeria izango dituzte  aurrez aurre. Jarraian, senior mailako binakako Udaberri txapelketako partida, aurreko astean lehen jardunaldian atseden hartu zuten Aguirresarobe eta Narvaiza bikote eibartarra Errenteriko Aranburu eta Taberna bikotearen aurka. Hirugarren partida, berriz ere Gipuzkoako Errendimenduko eskuz binakakoan, Amillategi eta Varona bikote eibartarra eta Caperochipi eta Urrestillak osatutako Orioko bikotearen artekoa. Egunari amaiera emateko Udaberri eskuz binakako norgehiagoka jokatuko da senior mailan, Azkargorta eta Conde armaginen eta Tolosako bikotearen artean.
Igandean, hilak 22, goizeko 11:00etan hasita, kadete mailako Udaberri eskuz binakako txapelketako partida jokatuko da, Basaras eta Urkiagak osatutako eibartar bikoteak, pasa den astean atseden izan ostean, Villabonako  Cestau eta Zufiria  bikotea izango dute aurkari eta ondoren Udaberri Paleta Goma binakako partida jokatuko da Eibar eta Mutrikuko Danok Baten artean.
Ibarra eta Caramanzana jubenilek Ataunen jokatuko dute ostiralean 19:15etan Udaberri eskuz binakako partidua. Aretxabaletan, ostiralian 19:00etan, Ekhi Azppilikueta eta Manez Gisasola kadete bikoteak beraien partidua defendatuko dute; eta paleta gomazko banakakoan, Lombraña eibartarrak Conde izango du aurkari Elgoibarren 19:00etan.


Berriz ere martxan pilota jaialdiak

Gabon oporren ondoren berriz ere bueltan gara eta txapelketetan bete betean sartuta gainera.

Asteburu honetan hasiko dira Udaberri eskuz binakako federatuen txapelketa; Paleta Gomazko Banakako Gipuzkoako txapelketa 7aren barruan; eta Errendimenduko eskuz binakako Gipuzkoako txapelketa.

Astelena frontoian asteroko ohiko jaialdiarekin hasiko dugu lehen jardunaldia, ostiralean, hilak 13, 19:00etan, Udaberri txapelketako binakako bi partidurekin : kadete mailan, Gisasola eta Azpilikueta eibartarrak Zestoako Abantzu taldeko bikotea izango dute aurrez aurre. Jarraian, jubenilen mailan, Ibarra eta Caramanzana eibartarrek, Amezketako Zazpi Itturri 2 bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak.
Eta urtarrilaren 15ean, igandea, goizeko 10:00etan Astelenan, beste partidaz gozatzeko aukera izango dugu, oraingoan Paleta Gomazko banakako txapelketakoa, 7an barruan, Lombraña armaginaren eta Viana Zumarragako ordezkaiaren artekoa.

Pilotazale guztiak Astelena frontoira hurbiltzera animatzen ditugu asteburuko partidez gozatzera. Sarrera doainik da.

Etxetik kanpo ere hainbat partida jokatu beharko Eibar EKD Pilotako pilotariek:
Urtarrilaren 13an, ostirala, Aretxabaletako udal pilotalekuan, Errendimenduko infantilen binakako txapelketa hasiko da, eta Amillategik eta Varonak osatutako Eibarko bikoteak 19:00etan jokatuko du bertako bikotearen aurka.
Urtarrilaren 14an, larunbata, Hernaniko udal pilotalekuan, Udaberriko lehen jardunaldiari dagokion binakako senior kategoriako partida, Azkargorta eta Conde bikote eibartarra eta bikote hernaniarra neurtuko dituena.
Eta urtarrilaren 15ean, igandea, berriz ere Errendimendu mailako binakako txapelketaren barruan, Del Rey eta Gil-ek osatutako Eibarko bikoteak arratsaldeko 17:00etan Getariako Gure Txeru bikotearen aurka jokatuko du, bertako Sahatsaga frontoian.

EtaKitto kirol sariak

Urte berri on danori!!

Oso polita eta jendetsua izan zen iazko urteko azken eguneko EtaKitto kirol sarien ekitaldia.

30 saritu egon ziran kirol ezberdinetan, eta tartean Felix Conde pilotaria, Elgoibarko semea, Eibar E.K.D an ari da pilotari nagusien mailan.

Azkenengo urteetan, banaka, binaka eta 4 terdiko txapelketa ofizial eta pribatuetan gure herria defendatu du oso maila onean gainera.

Benjamin, alebin eta infantiletan (2002 eta 2009) txapeldun eta txapeldun orde izandakoa, baita herri arteko hainbat txapelketa garrantzitsuetan ere parte hartu du.

Aipatzekoa Euskal Ligan, kadete mailan lortutako txapela.

Bejondeizula Felix!! Segi horrela.