Ostegunean, urriak 27, iluntzeko 21:30ean, Gipuzkoako Paleta Gomazko Binakako Txapelketako partida jokatuko da Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan Eibar 1 bikotearen eta bikote mutrikuarraren artean.
Ostiralean, urriak 28, asteroko jaialdia Mendaron, bi partidukin: lehenengoa 19:00etan, Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako partida, Eibarko Aratz Amillategi eta Arrasateko Etxabe pilotarien artean, infantil mailan. Ondoren, Gipuzkoako eskuz binakako txapelketako lehen faseko azken jardunaldian, kadete mailan, Ekhi Azpilikueta eta Ugaitz Segurolak osatutako eibartar bikotea, Bergarako, Amuategi eta Etxeberriak osatutako bikotearen aurka.
Ostiralean urriak 28, Paleta Gomazko Binakako partida ere izango da Mutrikun, Miruaitz pilotalekuan, 21:30etan, Atxurrak eta Zenarruzabeitiak osatutako bikote mutrikuarra eta Eibar 2 bikotearen artean.
Ostiralean baita, Gipuzkoako Eskuz Banakako Txapelketako hirugarren jardunaldiari dagozkion beste bi norgehiagoka jokatuko dira etxetik kanpo, biak infantil kategorian: 18:00etan Lazkaon, Aleix del Rey EKD pilotako ordezkaria, Ormazabal lazkaotarraren aurka neurtuko da; eta ordu berean, 18:00etan baina Aretxabaletako udal pilotalekuan, Errasti bertako pilotariak Eibarko Liher Gil izango du aurrez aurre.
Utzi erantzuna